Mahai Sektorialak
Bermeoko Udalak hainbat mahai sektorial martxan jarri ditu eta kudeatzen ari da, herritarren ahotsa jaso eta tokiko gaietan lankidetza sustatzeko.
Mahai hauek herritarrekin gai zehatzak lantzeko eta zerbitzu eskaintza diseinatzeko zein arlo horietan elkar lanean aldaketak eta hobekuntzak sustatzeko sortutako espazioak dira.
Mahai Sektorialek herrigintzan aritu, ikuspegi desberdinak landu eta interes orokorra bermatuta, ikututako eragile zein gizarte zibilarekin elkar lana bilatzen dute aniztasuna eta eritzi desberdinak kontuan dituen emaitza eraginkorragoak lortzeko.